Sexu berekoen ezkontza

Arrangoitzeko hautetsi batek ezkonduko du gay bikotea

Jean Mixel Colo Arrangoitzeko auzapezak iragarri du ezkontzeko eskatua duen gay bikotea udaleko hautetsi batek ezkonduko duela. Horretarako boluntario aurkeztu da hautetsia. 

Berria.info
2013ko ekainaren 27a
19:40
Entzun

Ekainaren 17an ezkontzeko eskatu zuen Arrangoitzeko (Lapurdi) gay bikotea ezkonduko du Herriko Etxeak azkenean. Jean Mixel Colo auzapezak uko egin dio, kontzientzia arrazoiak aipatuz, bi gizonak ezkontzeari. Alabaina gaur udaleko ordezkariekin egindako bilera batean hautetsietako bat —ez dute zehaztu nor— ezkontzeko prest agertu dela azaldu du alkateak, AFP berri agentziara igorritako ohar batean.

Colo maiatz amaieran agertu zen sexu berekoak ezkontzearen aurka, eta Ipar Euskal Herrian eta Frantzian indarrean sartu berri den lege berria ez zuela beteko agindu zuen. Bere jarrerak oihartzun handia izan du azken asteotan. Aste honetan bertan Baionako suprefetak deitu du deklaratzera auzapeza. Atzo, berriz, ezkontzeko eskatu zion bikoteak auzapezaren aurkako salaketa jarri zuen. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.