Istripua izan duen 49 urteko gizonezko arrantzale bat erreskatatu du Ertzaintzak Bermeon (Bizkaia). 300 metro behera erori da, Xixili gunetik gertu, eta ertzainei ez zaie erraza izan hura handik ateratzea.
Galdakaoko (Bizkaia) erietxera eraman dute. Batez ere, hanka batean dauzka zauriak.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Meteorologia eta Klimatologia zuzendaritzak egindako neurketen arabera, 148 kilometro orduko boladak izan ziren atzo Bermeon, Matxitxako lurmuturrean. Dena dela, Ertzaintzak ez daki horregatik gertatu den arrantzalearen istripua.
gizartea