ekonomia

Arrantzaleek 2011 arte itxaron beharko dute antxoaren plan berria

Lisboako Itunera egokitu beharrak atzerapena eragin du.

2010eko maiatzaren 17a
18:06
Entzun 00:00:0000:00:00
2011 arte atzeratuko da Bizkaiko Golkoko antxoa arrantza kudeatzeko plan berria, Europako Batzordeko planak ez baitu oraindik datarik. Lisboako Itunera egokitu beharrak atzerapena eragin du. Europako Batzordeak martxoan erabaki zuen aurreko plana alde batera uztea berriarekin hasteko, baina ez dute agertu oraindik. Europako Batasuneko ministroen kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren oniritzia jaso beharko du.

Planean, besteak beste, antxoaren arrantzaren egutegia aldatu nahi dute. Kuota akordioak abenduan egin beharrean, ekainean egin nahi dituzte.

Europako Batasunak Bizkaiko Golkoko antxoa arrantza ahalbidetu du aurten, bost urtez debekatua egon eta gero. 7.000 tonako kuota ezarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.