Ekonomia

Arrantzaleentzako laguntzak onartu ditu Europako Legebiltzarrak

Erregaiaren prezioen ondorioei aurre egiteko eta sektorea eraberritzeko izango dira diru laguntzak.

2008ko uztailaren 10a
18:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Batzordeak proposatutako diru laguntzak onartu ditu gaur Europako Legebiltzarrak, arrantzaleei erregaien prezioaren igoerari eta arrain eskasiari aurre egiten laguntzeko.

Arrantzaren Europako Funtsari 600 milioi euro gehituko dizkio Bruselak. Hain justu, erakunde horrek bideratzen ditu arrantza sektorerako laguntzak.

Onartutako neurriei jarraiki, EBko estatu kideetako gobernuek arrantzaren etena egiten duten ontziei diru laguntzak bideratuko dituzte. Geldialdi hori gehienez ere hiru hilabetekoa izango da, heldu den azaroaren 30 baino lehen hasiko da. Ontzi horietako mantenua eta eskifaiaren gastuei aurre egiten lagunduko diete horrela. Trukean kofradiek sektorea eraberritzeko urratsak eman beharko dituzte.

Energia aurrezteko planak

Horrez gain, energia aurreratzeko teknologiak bultzatzeko neurriak indarrean jarri nahi ditu Europako Batzordeak. Motor egokiagoak jartzeko eta arrantza tresnen modernizatzeko laguntzak ere emango ditu Bruselak. Azken kasu hauetan baldintza bat jarri du, ekimen pribatuak gastuen %40 bere gain hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.