Gertakaria

Arrasateko bankuetxe batean lapurretan egin dute

Suzko armak zeramatzaten bi lagunek lapurretan egin zuten atzo eguerdian Arrasateko (Gipuzkoa) bankuetxe batean. Zenbat diru eraman zuten ez dute argitu bankuetxeko iturriek. Bi lapurren bila dabil Ertzaintza.

2004ko azaroaren 20a
12:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo eguerdiko ordubiak hogei gutxi aldera jazo ze lapurreta: aurpegiak estalita zituzten eta pistolak zeramatzate bi lagun sartu ziren bulegora, eta zehazteke dagoen diru kopuru bat ebastea lortu zuten.

Ertzaintza lapurren bila dabil, eta horretarako kontrol tresna bereziak jarri ditu indarrean eskualdean. Hala ere, oraindik ez dute inor atxilotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.