Osasuna

Arrasateko erietxean erditzen ari zela hildako emakumea eta haurraren auzia artxibatu dute

Bergarako epaitegiak artxibatu egin du Arrasateko erietxean haurra erditzen ari zela hildako emakume eta haurraren auzia. Ekainaren 4an hil ziren emakumea eta haurra, eta haien familiak salaketa jarri zuen. Heriotza horietan "ardura kriminalik" ez dagoela iritzita artxibatu du auzia Bergarako epaitegiak. Izan ere, Arrasateko erietxean jaso zutenez emakumeari plazenta behar baino lehenago erori zitzaiolako hil ziren, eta autoak dioenez, horixe da autopsiak dioena ere.

2005eko urriaren 5a
15:07
Entzun
Familiak salaketa jarri zuenean autopsia egitea zen haien helburua, eta orain, Arrasateko erietxeak emandako bertsioa baieztatu denean nahikotzat jo dute, eta ulertzen dute auzia artxibatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.