Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du Arratzu-Ubarrundiako (Araba) telefono hedagailuaren aurka. Atzo gaueko 22:35ean izan zen erasoa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez, eta telefono zerbitzua ez dela eten jakinarazi du. "Kalteak oso txikiak izan dira".
Kanpoko hesiaren parean jarri zuten lehergailua. Kanpin gas bonbonak eta zuzi batek osatutakoa zen, eta kale borrokako ekintzatzat jo du Jaurlaritzak.