Gizartea

Arrazakeriaren kontrako manifestazaioak egin dituzte Gasteizen eta Bilbon

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko egunean, ehunka lagun mobilizatu dira Arabako eta Bizkaiko hiriburuetan.

Arrazakeriaren kontrako manifestazioa, gaur, Gasteizen. GASTEIZKO ARRAZAKERIAREN KONTRAKO PLATAFORMA
2019ko martxoaren 21a
20:06
Entzun 00:00:00 00:00:00

Manifestaziora deitu du Gasteizko Arrazakeriaren Kontrako Plataformak, 19:00etarako, eta ehunka lagunek egin dute bat deialdiarekin. Arrazakeriari planto! Eskubide berberak lelopean mobilizatu dira Gasteizko erdiguneko kaleetan.

Ordu berean, manifestazioa abiatu dute Bilbon, Moyua plazatik.

Hiriburuetan bakarrik ez, zenbait herritan ere arrazakeriaren kontrako mobilizazioak antolatu dituzte. Esaterako, Azpeitian (Gipuzkoa).

 

 

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA