Arrigorriagako batzokia harrikatu dute

2008ko azaroaren 29a
15:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrigorriagako (Bizkaia) EAJren batzokiaren kontra harriak eta lurrezko poltsak bota dituzte gaur pertsona batzuek, EAJk berak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan dutenez.

13:30ean izan da gertaera, eta burua estalitako zortzi lagunek egin dute erasoa, iturri haiek diotenez. Batzokiko atariko beirak hautsi dituzte eta barruan "kalte material arinak" gertatu dira. Une horretan pertsona batzuk zeuden egoitza barruan.

Aurretik Arrigorriagan bertan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ekimena egin dute hainbat lagunek, eta EAJk eta Ertzaintzak protesta horrekin lotu dute ondorengo erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.