giZARTEA

Arrigorriagako gizon bat hil da Espainian, auto istripuan

Errioxan izan du ezbeharra, Fuenmayorren, autoarekin.

2010eko irailaren 21a
15:13
Entzun 00:00:00 00:00:00
Arrigorriagako 40 urteko gizonezko bat -L.J.L.Z.- hil da gaur Espainian, Errioxan, AP-68 errepidean izandako istripuan. Fuenmayorren izan da ezbeharra, 11:30ak aldera, 116. kilometroan.

Autoan zihoan gizonezkoa, bera bakarrik, eta ibilgailua errepidetik atera da, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Kolpearen ondorioz zendu da.

Logroñoko Medikuntza Institutura eraman dute gorpua.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA