Indarkeria matxista

Arrigorriagako ikastetxe batean pintaketa matxista eta faxistak egin dituztela salatu du LABek

Igandean idatzi zituzten mezuak paretetan, sindikatuak salatu duenez, eta ohartarazi dute ez dela hori gertatzen den «lehen aldia». «Emakumeek gona eta elastikoak eramaten dituzue ipurdia erakusteko, baina gero ez duzue bortxatuak izan nahi» eta halako beste mezu batzuk agertu dira.

2018an egindako pintaketa bat, Arrigorriagako ikastetxean. BERRIA
2020ko urtarrilaren 13a
18:10
Entzun

LABek salatu duenez, «emakumeen askatasunaren aurkako mezuak» margotu dituzte Arrigorriaga BHI ikastetxean (Bizkaia). «Emakumeek gona eta elastikoak eramaten dituzue ipurdia erakusteko, baina gero ez duzue bortxatuak izan nahi», «Irtenbidea: geratu etxean harrikoa egiten» eta halakoak dira mezuak. Zakil baten marrazkiaren ondoan «Honek mundua menperatzen du» ere idatzi dute, baita «Arriba España» eta «Fuck etarras» bezalakoak ere.

Sindikatuak salatu du behin baino gehiagotan gertatzen direla halakoak: «Ez da lehenengo aldia Hego Euskal Herriko ikastetxeek eraso matxista, faxista edo homofoboak pairatzen dituztela; esaterako, 2019ko urrian Iruñeko Amaiur eta Mendilorri ikastetxearen aurka, eta azaroan Zaratamako eskolaren kontra».

«Faxismoaren oldarraldiari borroka feministarekin» erantzungo diotela adierazi du sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.