Abiatu orduko, hiru zezen taldearen aurretik jarri dira, eta haietako bat, alderik alde begira ibili da korrikalarien bila. Aldapa horretan, gutxienez lagun bat zauritu dute adarrarekin.
Udaletxeko plazaren inguruan ere harrapaketa ugari izan dira, eta han, gutxienez hiruk adarkada jaso dute. Beraz, Estafeta kalean sartzerako lau ziren adarraren indarra larruan sentituak.
Estafetan, zezen bat aurretik jarri da, eta ziztu bizian egin du bidea. Zezen hura zezen-plazako tunelera iritsi denerako jende mordoa zegoen lurrean, eta tunelaren sarrerako zati handi bat tapatua zuten. Zezen hura sartu da, baina, atzetik zetoztenek arazoak izan dituzte, eta arriskuak sortu. Hiru pasa dira, nola hala, baina azken biek beraien marka utzi dute pasa aurretik. Batek tunelaren erdian zeudenek kontra ekin du, gorrotoz, behin eta berriz erasotuz, eta adarra sartuz. Bien bitartean, ondoan zuen zezen gorriak atzera buelta eman du, eta erorita zeuden korrikalariei jotzera egin du.
Adarkada jaso dutenak 8 dira: Santo Domingoko aldapan 1, Udaletxean 3, Telefonika inguruan 2, etazezen plazako tunelean beste 2.
Sanferminak /entzierroa
Arriskua eta adarkadak
Jandilla ganadutegiko zezenek arrisku ugari sortu dute, eta adarkada ugari eman. Santo Domingoko aldapan garbi utzi dute beraien jarrera zein zen, eta zauritu bat baino gehiago eragin dituzte. Udaletxeko plaza izan da bigarren gune arriskutsua: hiru laguni eman diete adarkada. Baina, hala ere, zezen plazarako tunela izan da, dudarik gabe gaurko puntu beltza: korrikalari ugari erori dira, bai tunel sarreran eta baita barruan ere. Jende multzo bakoitzak bere erasotzailea izan du. Sarrerako jende multzoari erasoka zezen gorri bat ibili da; eta tunel barruan, berriz, zezen beltz bat. Hark korrikalari bati (Julen Madina korrikalari ezaguna) izugarrizko astindua eman dio, adarra bost aldiz sartuz. Orotara, gutxienez 8 lagunek jaso dute adarkada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu