euskal herria

Artaxoan teilatu bat erori da, eta pertsona bat hil da

Pertsona bat larri zauritu da, eta beste bat arin, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Etxalde batean gertatu da ezbeharra, baina Guardia Zibilak argitu du ez dela izan lan istripua.

2011ko martxoaren 8a
17:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ezbehar larria izan da Artaxoan (Nafarroa), eta pertsona bat hil da. Lehen informazioen arabera, teilatu bat erori da. Gainera, pertsona bat larri zauritu da, eta beste bat, arin. Ezbeharra etxalde batean gertatu da.

Etxaldea utzita zegoen, eta ez zuten ustiatzen. Guardia Zibilak argitu du ez dela izan lan istripua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.