Artzain Egun euritsua dute gaur Ordizian baina, hala ere, jendea azaldu da feriara; batik bat, artaldeek herrigune historikoa zeharkatu dutenean.
Negu partea bukatu eta udaberriarekin batera mendira joateko bidean Ordiziako kaleak zeharkatzen zituzten garai batean artaldeek. Sasoi hori berreskuratzeko hasi ziren Artzain Eguna ospatzen; hamazazpigarren urtea dute aurtengoa.
Iñigo Lavado sukaldari irundarrak ebaki du aurten Idiazabalgo gazta berria. Hau "orekatua" dela adierazi du, eta "gatzagi ukitua" duela. Gustatu zaio esperientzia. "Usainarengatik soilik gaztaren nortasuna agerian geratzen da, eta gaurtik aurrera gaztari darion usain gozoa Goierriko udaberria bezala gogoratuko dut", esan du.
gizartea
Artzain Egun euritsua
Hamazazpigarren edizioa ari dira ospatzen Ordizian. Iñigo Lavado sukaldari irundarrak ebaki du aurten Idiazabalgo gazta berria, eta "orekatua" dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu