La Razon eta El Mundo egunkariek plazaratu zuten atzo ustez Beotegik egindako deklarazioan jasotzen zela Karlos Argiñano, Martin Berasategi, Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana sukaldariek iraultza zerga ordaindu zutela. Zehazki, Arzakek eta Subijanak seina milioi pezeta ordaindu zituztela agertu zuten komunikabide horiek.
Beotegiren adierazpenean oinarrituta, Arzak eta Subijana talde armatuarekin kolaborazio delituagatik inputatuta deklaratzera deitu ditu Andreu epielak.
Argiñanori eta Berasategiri dagokionez, litekeena da haiek ere Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izatea, baina lekuko gisa. Deklarazio hartze horretarako datarik ez da oraindik zehaztu.
Martin Berasategik atzo ukatu egin zuen iraultza zergaren inguruko afera horrekin zerikusirik izan duela. Orain arte, bera izan da lau sukaldarien artean adierazpenak egin dituen bakarra.
'Iraultza zerga'