"[Ibarretxeren Plana] herri honen herri izaeraren eta borondatearen aintzatespena da. [Ibarretxek] Estatutuaren erreforma gisa aurkeztu du egungo legediaren arabera aurkeztu ahal izateko bide bakarra delako", esan du Arzalluzek 'El Punto' saioan.
Batasunari buruz ere mintzatu da jeltzaleen presidente ohia elkarrizketa horretan, eta ezker abertzaleko alderdi horri ohartarazi dio Ibarretxeren Planarekiko tentuz jokatzen ez badu galtzeko guztiak dituela. "Ibarretxe da orain ekimenaren jabe egin dena, ez eurak. Horren kontra jartzen badira, lehendakariak egindako proposamenari buruzko Eusko Legebiltzarreko bozketan, eta erreferendumari ezezkoa ematen badiote, arazoak izango dituzte jarrera hori beren kideei agertzeko", azpimarratu du.Ildo horretatik, gainerako abertzaleek Ibarretxeren Planaren tankerako proposamenak aurkezten badituzte eta Batasunak "benetako alternatiba" bat ez badu jartzen mahai gainean "galdu" egingo dutela iritzi dio.
Politika