ASB erroldatuta ezker abertzaleak prozesuaren aldeko "urrats handia" egin duela adierazi du Joseba Permach Batasuneko buruzagiak, Radio Euskadin. Halaber, hautes-elkarteak sortzeko sinadura bilketa "prozesu demokratikoaren aldeko herritarren mobilizazio erraldoi" bihurtuko dela erantsi du. "Urrats handia egin dugu ASB erroldaltuta. Hilabetetan ezker abertzaleari eskatu diote 'lehiatilatik' igarotzeko -haiek hala esaten diote kolokialki- eta alderdi berri bat erroldatzeko. Horixe egin zuen ezker abertzaleak joan den astean, antidemokratikoa dela iritzi arren Alderdien Legeak ezarritako baldintzak betez, eta aintzat hartuz egungo errealitatea marko demokratiko bat eraikitzeko abiaburua izan daitekeela".
Ildo horretatik, ez dutela legea saihesteko asmorik erantsi du, ezker abertzaleak prozesuan berdintasunez parte hartzeko eskubidea duela bermatzekoa baizik. Iruzurra, parte-hartze hori ez bermatzea litzatekeela esan du, eta Espainiako Gobernuari "axolagaabekeriaz"jokatzea egotzi dio.
Hain zuzen ere, indar politikoen arteko harremanak ez direla behar bezalako emaitzak ematen ari agertu du Pemachek: "Gure helburua denekin hitzegiteko eta harremanak izateko ahalegina egitea da", erantzun du PSOErekin harremanik duten galdetu diotenean. "Eszenatoki politikoa ikusi besterik ez dago elkarrizketa horiek ez direla eman beharreko fruituak ematen ari sumatzeko".
ASB erroldatuta ezker abertzaleak prozesuaren aldeko "urrats handia" egin duela nabarmendu du Permachek
Antidemokratikoa dela iritzi arren, Espainiako Alderdien Legea bete dutela azpimarratu du Batasuneko buruzagiak. Alderdien arteko harremanak ez direla ari eman beharreko fruitua ematen iritzi dio. Espainiako Gobernuari "axolagabekeriaz" jokatzea leporatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu