Asier Iñigo donostiarra atzo atera zen espetxetik, guztira sei urte preso egin ondoren. Valentziako espetxean (Herrialde Katalanak) egon da azkeneko hiru urteetan, eta atzo gauean bertan egin zioten harrera Antigua Donostiako auzoan.
Segi gazte erakundearen aurkako operazioan atxilotu zuten 2002an eta, hiru urtez preso egon ondoren, libre atera zen. Ondoren Espainiar Auzitegi Gorenak emandako epaiak sei urterako zigortu zuen eta 2006ko otsailean Bilbon atzeman zuen Ertzaintzak, Esperantza frontoian, beste hainbat gazterekin batera.
Iñigoren operazio berean atxilotu zuten Xabi Abasolo, eta gaur goizean gelditu da aske. Zuerako espetxetik (Aragoi, Espainia) atera da, eta goizean bertan egin diote lehenbiziko harrera.
Jose Domingo Aizpurua (Usurbil, Gipuzkoa) presoa ere aske geratu da. Perpinyan (Herrialde Katalanak) egon da kartzelan eta, zigorra bete ondotik, Frantziako Errepublikatik kanporatu egin dute, Espainiako Estatura. La Jonquera (Girona, Herrialde Katalanak) geratu da aske, eta zain zituen senideak eta lagunak. Etxera bidean da.
Euskal presoak
Asier Iñigo, Xabi Abasolo eta Jose Domingo Aizpurua presoak, libre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu