Askatasunak atzo gauean oharrarazi zuen Frantziako Poliziak Kintanaren eta Morcilloren etxea inguratuta zeukala, baina agertu zuen ez zutela beste berririk.
Gaur eguerdian jakin da bi iheslariak atxilotu egin dituztela, ETAko kide izatea, armak edukitzea eta armak erostea leporatuta. Halaber, bi umeak ere Saintesko polizia etxean dituztela jakin da. Gau guztian Polizia bikotea eta haien haurrak bizi ziren etxean izan da, bazter guztiak miatzen.
Kintanaren zein Morcilloren senideak 14etan zuten hitzordua Sainteseko komisaldegian bikotearen bi semeak jasotzeko. Askatasunak salatu du guztia "trikimailu bat izan dela" senideei ere galdeketa egiteko. Askatasunaren hitzetan, "hasieran polizia judizial judizial batek esan die prokuradorearentzat txosten bat osatzeko ohiko galderak egin behar zizkietela". Askatasunaren arabera, hasieran galderak ohikoak izan badira ere "berehala galdera motak aldatu ditu". Atxiloketaren berri nola izan duten eta bikotearekin harremanik mantentzen al zuten galdetu diete, besteak beste.
Etxea miatzen ari dira oraindik
Askatasunak jakinarazi duenez, egoera horren aurrean senideak bikotearen etxera hurbildu dira, "izan ere poliziek etxean jarraitzen dutelako miaketa egiten". Kintana eta Morcillo etxean dituzte bi umeekin. Senideek ezin izan dute zehaztu zenbat polizia dauden etxe barruan hala ere, Askatasunak jakinarazi du senideek identifikaziorik gabeko 10 bat kotxe ikusi dituztela inguruetan.
Askatasunak gogor salatu ditu atxiloketa horiek eta Frantziako agintariei "gezurrekin, mehatxuekin eta txantaiekin amitzeko" exijitu diete."Umeak berehala senideen eskuetan utz ditzaten" exijitu die Askatasunak arratsaldean agintariei eta duela minitu gutxi jakinarazi dutenez Kintana eta Morcilloren haurrak bikotearen senideekin daude dagoeneko eta etxerako bidea hartu berri dute.
Atxiloketak
Asier Kintana eta Grazi Morcillo euskal herritarrak atxilotu dituzte Bordeletik hurbil
Frantziako Poliziak Asier Kintana eta Grazi Morcillo iheslariak atxilotu ditu Saintesen, Bordeletik hurbil, Guardia Zibilarekin elkarlanean aurrera eraman duen operazioan. ETAko kide izatea eta armak edukitzea egozten diete. Kintanaren eta Morcilloren 6 eta 2 urteko haurrak ere Sainteseko polizia etxean dituzte. Izan ere, iheslari biei atxilotuta daudela ofizialki gaur eguerdian jakinarazi badiete ere, atzo gauean hasi zuen Poliziak operazioa: bikotea eta haurrak bizi ziren etxea inguratu zuten, eta gau guztian han izan dira miaketa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu