Gizartea

Askapen Ibilaldia martxan, Miarritzen

Lesbian-Gay Pride festaren ekitaldiak eguerdian hasi dira, 'Erabateko berdintasunerantz' lelopean

Erredakzioa
2013ko ekainaren 22a
17:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Les Bascos elkarteak antolatuta eguerditik bertatik hainbat ekimen egin dira Miarritzen, Lesbian Gay Pride festan, non lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideen aldarria egin baituten. 16:00etan hasi da Askapen Ibilaldia.

Ekitaldi guztietan Frantziako Estatuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartu izanak leku garrantzitsua izan du, baita umeak adoptatzeko eskubidea ere. Halaber, onartutako legearen aurka egin eta sexu bereko pertsonak ezkontzeari uko egin dioten auzapezen jokabidea salatu dute. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA