Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Askatasuna taldeko bost ordezkari prozesatzeko agindua eman du ETAko kide izatearen salaketapean. Sabin Juaristik, Iñaki Loizagak, Joseba Iñaki Retak, Ixone Urzelaik eta Asier Virumbralesek erakunde armatuko kide izatea ukatu dute epailearen aurrean.
Bost pertsona horien aurkako salaketez gain, Jean Francois Lefort ere prozesatu du Garzon epaileak. Horri ere, ETAko kide izatea leporatzen dio Garzonek. Une honetan, Leforteren aurkako bilatze eta atxilotze agindua dago.
Urriaren 17an plazaratu zuen txostenean Garzonek zioenez, prozesaturiko sei horiek ardura handiko karguak dituzte ETA erakunde armatuan. Epailearen esanetan Askatasuna ETAk sortu, indartu, diseinatu eta finantziatu duen erakundea da. Talde horren bidez erakunde armatuak bere biziraupena bermatzen du, Garzonen ustez.
Askatasuna