Euskal presoak

Askatasuna: "Ez dira baldintza demokratikoak betetzen prozesua abiarazteko"

Euskal presoen eskubideen urraketa etengabekoak ikusita, "ez dira baldintza semokratikoak betetzen prozesua abiarazteko", Askatasunak dioenez. Urraketa horien isla Jon Agirre preso arrasatearraren kasua da. Hogeita bost urte daramatza espetxean, eta gaixotasun sendaezina izan arren, legediak jasotzen duen baldintzapeko askatasuna ukatu berri diote. Agirre eta presoen kolektibo osoa omentzeko manifestazio deialdia egin dute datorren larunbaterako, Arrasaten, 17:30ean.

2006ko maiatzaren 16a
17:25
Entzun
Jon Agirre presoak hogeita bost urteotan espetxe politikaren neurri guztiak jasan behar izan ditu, baina hala ere, denak garaitu ditu, nahiz eta eskubide asko eta asko urratu zaizkion. Askatasunaren arabera, "Jon bezalako ehunka eta ehunka gizon eta emakumerik gabe ez ginateke iritsiko gaur gauden lekuraino. Hogeita bost urtez borrokan egon den Jonen lekukotasun politikoa azpimarratu nahi du Askatasunak, eta helburu horrekin deialdia egin gizarteari". Agirre eta presoen kolektibo osoa omentzeko manifestaziora deitu du Askatasunak, datorren larunbaterako, Arrasaten, 17:30ean. Ondoren ekitaldia egingo dute Iturripe kiroldegian.

Agirrek 64 urte ditu; gaixotasun sendaezina, baina hala ere ukatu berri diote baldintzapeko askatasuna. Kondenaren hiru laurdenak beteak ditu. Beraz, horrelako kasuak ikusita, Askatasunak salatzen du presoen auzia agenda politiko guztietan dagoela, baina interes partidisten arabera erabiltzen direla, irabazi politikoen truke. "Premiazko zeregina daukate, beraz, espainiar eta frantziar gobernuek, euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekarri, espetxe politika aldatu eta beren eskubide guztiak bermatzeko". Hori lortzeko herritarrak mobilizatzeko deia egiten du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.