Atxiloketak

Askatasunak dio atzoko atxiloketak ere legez kanpokoak direla

Erakundearen jardueren etetea baliogabe dagoela esan du berriro, eta Garzonek ezin duela inor atxilotzeko agindurik eman.

2007ko urriaren 3a
13:31
Entzun
Lehengo astean esandako gauza bera esan du gaur Askatasunak: Espainiako auzitegiek bere erakundearen kontra ezarritako jardueren etetea baliogabe dagoela gaur egun, epea agortuta dagoelako aurtengo otsailetik -Amnistiaren Aldeko Batzordeen kasuan, iazko abendutik-, eta, beraz, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ezin duela berez Askatasunak deitutako ekimenetan parte-hartzeagatik inor atxilotzeko agindurik eman. Hala, legez kanpo jo ditu Joseba Alvarez Batasunaren nazioarteko arduradunaren eta Oihana Agirre Amnistiaren Aldeko Mugimenduen eledunaren atxiloketak. Juan Mari Olano Askstasunaren bozeramailearen atxiloketa ere legez kanpokoa izan zela zioen lehengo astean.

Alavarez eta Agirre atzo atzeman zituen Espainiako Poliziak, Donostian, euskal presoen alde irailaren 9an manifestazioan parte hartzeagatik. Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak debekatu egin zuen ekimen hura orduan, baina milaka lagun bildu ziren. Olano irailaren 9an bertan atzeman zuen Ertzaintzak; Donostiako Epaitegian deklaratu eta libre geratu ostean, Garzonek berriro atxilotzeko agindua eman zuen, eta Olano irailaren 11tik preso daukate.

Espainiako Gobernua “errepresio fase gordinean” sartu dela iritzi dio Julen Larrinaga Askatasunaren bozeramaileak, baina “zenbat eta errepresio handiagoa, orduan eta Askatasuna gehiago izango dute”.

Euskal gizarteari ere mezua helarazi dio gaur, prentsaurrekoan. “Inboluzio demokratiko fase berri honetan, dei egiten dugu herrietan eta auzoetan errepresioaren aurkako borroka antolatzeko”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.