Fiskaltzak auzipetzeko eskatu duen sei lagunak Sabin Juaristi, Iñaki Loizaga, Joseba Iñaki Reta, Ixone Urzelai, Asier Virumbrales eta Jean FrancoisLefort dira. Horietatik bost aurrenekoak espetxean daude joan den otsailaren 5etik; Leforten aurka, berriz, bilatze eta atxilotze agindua eman zuen Garzonek beste bost lagunen espetxeratzea erabaki zuen auto berean.
Fiskaltzak, ETAkoak izatea leporatzen die horiei guztiei. Hain zuzen ere, ABB ETAren baitako egitura zela dio, eta Askatasuna, berriz, haren segida.
Politika
Askatasunako sei kide auzipetzeko eskatu dio Fiskaltzak Garzon epaileari
ETAkoak direla leporatuta, Askatasuna taldeko sei lagunen auzipetzea agintzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Baltasar Garzon epaileari. Sei lagun horietatik bost espetxean daude iragan otsailaz geroztik. Askatasuna ABB Aministiaren Aldeko Batzordeen segida dela iritzi dio Fiskaltzak, eta, halaber, ETAren egitura bat. Askatasunaren jarduna legez kanpo utzi zuen Auzitegi Nazionalak 2002ko otsailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu