Lefortek "Askatasunaren jarduera legezkoa dela" aipatu du bere aurkako epaiketan. Askatasuneko abokatuek epaiketan azaldu dutenez, "Garzonen euroaginduak ez du delitu zehatzik jasotzen, ideia politikoen aurka jotzea du helburu bezala".
Askatasunak salatu duenez, Leforti 12 urteko espetxe zigorra jarri diezaiokete Espainian, Frantziako Estatuan legezkoa den talde bateko kide izateagatik. Ildo horretan, Frantziako agintarien "inplikazioa" salatu du, Leforten atxiloketa euroagindu horri bide egiteko modua zela uste baitu. Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek jada eskatu dute Lefort ez Espainiaratzeko.
Euroagindua