Atxiloketak

Askatu dituzte Ertzaintzak gaur Gasteizen atxilotutako bost gaztetxoak

Segi legez kanporatutako gazte erakundearen izenean AHTren kontra pintaketak egitea, pegatinak jartzea eta eskuorriak botatzea leporatu diete bost laguni. Hiruk 17 urte dituzte, bik 18.

2009ko martxoaren 5a
18:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak gaur goizean goiz bost gaztetxo atxilotu ditu Gasteizen, erakunde armatuarekin kolaboratzea egotzita, baina arratsaldean askatu egin ditu.

Espainiako auzitegiek legez kanpo utzitako gazte erakundearen, Segiren, izenean AHTren kontra pintaketak egitea, pegatinak jartzea eta eskuorriak botatzea leporatu diete. Urtarrilaren 16an Gasteizko tren geltokian izandako gertaerekin lotu ditu Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak. Defentsa abokatuek ez dute informaziorik jaso, eta atxilotuei ere ez diete zergatirik azaldu.

Atxilotuetatik hiru neskak dira, bi mutilak. Hiruk 17 urte dauzkate, bik 18.

Etxetik ikastetxera abiatu direnean atzeman dituzte, 7:30ak aldera.

AAMren kritika

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) Ertzaintza kritikatu du, "azken asteotan jokatzen ari den paper errepresiboak argi erakusten duelako EAJren erabaki politikoz hartu duen funtzioa zein den. Gerra eta errepresio estrategiaren baitan gero eta indar handiagoa hartzen ari dela agerikoa da eta hori erakusten dute atxiloketa hauek ere".

Euskal herritarren "eskubide zibil eta demokratikoen ukazioaren berme nagusietakoa" da Ertzaintza, AAMren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.