Gizartea

Aske dago familiak Mendebaldeko Saharan bahituta zeukan debarra

Ljadra Said Saharara joan zen amarekin azaroan, familia bisitatzera, eta haren lagunek salatu dutenez, indarrez bahitu zuten han, ezkontzera behartzeko asmoz. Askatu egin dutela eta Espainian dagoela jakinarazi dute gaur.

2018ko uztailaren 20a
09:28
Entzun

Ljadra Said 19 urteko debarrak maiatzean jarri zituen lagunak gertatzen ari zenaren jakinaren gainean. Haiek salaketa jarri zuten Ertzaintzan, eta salaketa publikoa ere egin zuten. Jakinarazi zuten beren laguna bahituta zeukala familiak Tindufen, eta ezkondu egin nahi zutela, bere borondatearen kontra.

Zortzi hilabete bahituta egon ostean, gaur askatu dute, eta Espainiara joan da. Bitartekaritzan Frente Polisarioko kideek eta Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak esku hartu dutela zabaldu dute hainbat hedabidek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.