Euskal presoak

Aske geratu da Faustino Marcos euskal presoa

Martxoaren amaiera iragarri zuten haren Euskal Herriratzea, baina Darocako espetxean amaitu du zigorra.

Faustino Marcos, espetxetik atera berri. ETXERAT
2023ko apirilaren 8a
11:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, aske geratu da Faustino Marcos euskal presoa. Espainiako Espetxe Erakundeek martxoaren amaieran iragarri zuten preso donostiarraren Euskal Herriratzea, baina hura gauzatu baino lehenago bete du zigorra osorik Darocako espetxean (280 kilometrora, Espainia). Denera, 13 urte egin ditu preso.

Marcosen eta beste lau euskal presoren Euskal Herriratzeak iragartzearekin batera, sakabanaketa amaitutzat jo zuten Sare Herritarra plataformak eta Etxerat-ek. Halere, 51 urteko presoari egun batzuk soilik falta zitzaizkion zigorra betetzeko, eta ez da Euskal Herriko kartzeletatik igaro.

2010eko otsailean atxilotu zuten, Katalunian, eta 2012an zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2020ko irailean lekualdatu zuten Darocara, Herrera de la Manchatik (580 kilometrora, Espainia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.