Gaur goizean irten da espetxetik Luis Goñi euskal preso barañaindarra. 2008an atxilotu zuten lehenengoz, Segiko kidea izatea egotzita. Guardia Zibilak atzeman zuen, eta haien esku egon zen bost egunean torturatu egin zutela salatu zuen Goñik. Hiru urteko espetxealdiaren ostean, behin-behinean aske geratu zen nafarra.
Baina, 2013an, Espainiako Gorenak berretsi egin zuen haren aurkako epaia, eta Iruñeko Aske Gunean zela atxilotu zuten. Goñirekin batera zigortu zuen Gorenak Xabier Sagardoi. Aldiz, absolbitu egin zituen Maider Caminos, Aritz Azkona eta Mikel Jimenez.