Aske geratu da Luis Iruretagoiena euskal presoa

Hamasei urteko espetxe zigorra beteta atera da Lannemezango kartzelatik.

Etxerat
Iruretagoiena, espetxetik atera berri. ETXERAT
2024ko urtarrilaren 26a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Iruretagoiena euskal presoa aske geratu da, hamasei urteko espetxe zigorra bete ostean. Tolosakoa (Gipuzkoa) Lannemezango espetxean zegoen preso, Okzitanian, Euskal Herritik 290 kilometrora. 

2007an atxilotu zuten Iruretagoiena, Cahorsen (Frantzia). Alençongo espetxean egin zituen zigor urte gehienak —Frantzian, 832 kilometrora—, 2018ko maiatzean Mont de Marsanera lekualdatu zuten arte —Okzitanian, 215 kilometrora—. Gerora, Lannemezanera mugitu zuten. Iruretagoiena aske geratu ostean, zortzi dira Frantziako espetxeetan dauden euskal presoak: sei Lannemezanen eta bi Reaun —890 kilometrora—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.