Atxiloketak

Aske utzi dituzte aste honetan ostatuen auzian Lapurdin atxilotu guztiak

Zazpi lagun gelditzen ziren atzo goizean polizia etxean, baina arratsaldean aske utzi zituzten denak.

ENEKO BIDEGAIN
2008ko azaroaren 7a
16:09
Entzun
Aste honetan, Baionako Xilko, Ziburuko Tana eta Hendaiako Kanttu ostatuen inguruan atxilotutako guztiak aske zeuden atzo. Herenegun arratsean zazpi lagunek polizia etxean atxiloturik jarraitzen zuten. Zazpi horietatik sei atzo arratsaldean askatu zituzten, eta gainerakoa, ilunabarrean. Jon Irazola astearte arratsaldean atxilotu eta atzo askatu zuten. Beste bostak asteazkenean atxilotu zituzten; horien artean Andre Etxegoien eta Georgette Etxegoien senar-emazteak arratsaldean atxilotu zituzten, senarra lehenik eta emaztea zenbait orenen buruan. Andre Etxegoienek 75 urte ditu eta bihotzeko arazoak ditu; hala, kezkaturi zeuden haren ingurukoak.

Jean-François Ampo eta Iñaki Ospital herenegun goizean atxilotu zituzten, eta horiek ere atzo arratsaldean gelditu ziren aske. Handik zenbait denboraren buruan Migel Torre ere, asteazken goizean atxilotua, askatu zuten. Iñaki Irigoien, ordea, oraino gehixeago utzi zuten, baina 19:00ak aldera aske gelditu zen.

Hemezortzi atxilotu

Astearteko eta asteazkeneko atxiloketekin, orotara hemezortzi dira Lapurdin atxilotu dituzten pertsonak, Lapurdiko herriko tabernen finantzaketari lotu inkestaren barnean. Asteartean 11 lagun atxilotu zituzten, eta horietatik hamar egun hartan bertan utzi zituzten aske. Herenegun atxilotutakoak, aldiz, egun bat gehiago atxiki zituzten, bat salbu, herenegun arratsaldean bertan askatu baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.