atxiloketa

Aske utzi dute Bilboko kale erasoak egitea leporatuta atxilotutako gaztea

Asteartean hamazazpi edukiontzi erre zituzten hainbat lagunek Santutxu auzoan. Ertzainek atzeman zuten Xabier Delgado, eta orain epaileak noiz deituko geratu da.

2010eko urtarrilaren 22a
11:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Asteartean Bilbon izandako kale erasoetan parte hartu zuelakoan Ertzaintzak atxilotu zuen gaztea -Xabier Delgado- libre utzi dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Dena dela, epaileak noiz deituko geratu da Delgado. Ertzainek ez zuten beste inor atzeman.

Santutxu auzoan izan ziren kale erasoak, eta hamazazpi edukiontzi erre zituzten hainbat lagunek. Bi bankuri ere egin zieten eraso. Suteen ondorioz bi auto erre egin ziren.

Ertzaintzak zioen Delgado izan zela erasoen egileetako bat, eta ekintzen ondoren taberna batean arropa aldatzen ari zela atzeman zuela. Gazteak dio gezurra dela Ertzaintzak esandakoa, ez zuela parte hartu Santutxuko gertaeretan, eta lagun batekin ostatu batean tragoa hartzen ari zela atxilotu zutela. Ertzainek harrapatu zutenean antsietate krisia izan zuen Delgadok eta Gurutzetako erietxera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.