Hiru urteko haur bat hilda topatu dute gaur Getxon (Bizkaia) auto batean barruan, amak ordu batzuetan bakarrik utzi ostean. Emakumezkoa atxilotu egin dute, eta gero aske geratu da, baina epaiketaren zain dago.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, emakumea lanera joan da eta haurra autoan ahaztu du. Bero kolpe baten ondorioz hil da umea.
Autoa 6311 errepidean zegoen aparkatuta, Leioako mugan, eta ama 14:15ean joan denean ondoezik ikusi du umea. Anbulantzia iritsi denerako, ordea, haurra hilik zen.
gizartea
Aske utzi dute gaur hilda topatu duten haurraren ama
Emakumezkoak autoan utzi du umea eta bero kolpe baten ondorioz hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu