Iraken duela bi urte bahitu zituzten bost britainiarretatik bat aske utzi dute, Bagdaden: Peter Moore (36 urte). David Miliband Erresuma Batuko Atzerri ministroak eman du albistea. Moore osasunez ondo dago, ministroak esan duenez.
Lau bizkartzainekin batera bahitu zuten 2007ko maiatzaren 29an Bagdaden bertan, Irakeko Gobernuaren Finantza Ministerioan zirela. Harrezkero, hiru bizkartzain hil egin dituzte, eta bestearen berririk ez daukate.
munDUA