Asteartean 83 urteko gizona desagertu zen Ekoran (Araba), eta gaur goizean haren bila hasi dira berriro, atzo iluntzean bilatzeari utzi ostean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza, DYA, Gurutze Gorria eta eskualdeko bizilagunak ari dira bila, eta Oionen jarri dute koordinatzeko gunea.
Ertzaintza helikoptero bat eta hainbat txakur ari da erabiltzen. Gaur, Ekoran, Oionen, Guardian eta Moredan ari dira gizonaren bila, eta Logroñon (Espainia) Espainiako Polizia ere ohartarazi dute. Izan ere, hasiera batean gizona bere kabuz Logroñora joan ote zen ikertu zuen Ertzaintzak, baina bide horrek ez du emaitzarik eman, Herrizaingo Sailak azaldu duenez.
EUSKAL HERRIA
Asteartean Ekoran desagertu zen gizonaren bila hasi dira berriro
Gaur Ekoran, Oionen, Guardian eta Moredan ari dira gizonaren bila. 83 urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu