AUZITEGIAK

Asteartean emanen dute Mendizabalen euroaginduei buruzko deliberoa

Martxoaren 24an atxilotu zuten, Donapaleun, eta geroztik espetxean dago.

Sabin Mendizabalen aldeko elkarretaratze bat.
2015eko apirilaren 8a
12:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Sabin Mendizabal Soraluzeko (Gipuzkoa) herritarraren euroagindu eskaerak aztertu dituzte gaur Paueko Auzitegian (Okzitania), eta heldu den asteartean emanen dute horiei buruzko deliberoa. Bitartean, espetxean jarraitu beharko du.

2009tik ihesean zegoen Mendizabal, eta joan den martxoaren 24an atxilotu zuten, Donapaleun (Baxenabarre). 2005ean Gasteizen egindako “kale borrokako” ekintza batekin lotzen dute euroagindu eskaera bat. Bi galde ditu orotara. Abokatuaren arabera, “ongi” pasatu da epaiketa.

Joan den apirilaren 8an epaitu zuten lehen aldiz Mendizabal, baina epaileak auzia berriz egitea erabaki zuen. Gaur iragan da bigarren aldiz epaiketa. 25 lagun inguru joan dira Pauera hura sostengatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.