Asteartean erabakiko dute Mujikaren estradizioari buruz
PAUE. Paueko Auzitegiak atzo aztertu zuen Juan Mari Mujika Dorronsororen aurkako euroagindu eskaera, eta uztailaren 17an erabakiko du Espainiaratuko duten edo ez. Mujika joan den astean atxilotu zuten, Barkoxen (Zuberoa), Frantziako Poliziaren eta Espainiako Guardia Zibilaren operazio batean. Auzitegiak ebatzi bitartean, kartzelan jarraituko du Mujikak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu