Astebetean erabakiko du EAJk gobernua nola eratu

Andoni Ortuzarrek adierazi du EAJ taldeen erantzunen zain dagoela, eta aste honetan bigarren bilera sorta egingo dutelaEAJren lehentasuna «akordio zabalak» lortzea da, gobernu formula zehaztea baino gehiago

Edurne Begiristain.
2012ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
«Aste honetan edo, beranduenez, datorren astelehenean» erabakiko du EAJk Eusko Jaurlaritza nola eratuko duen, Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi duenez. Jeltzaleek ez dute baztertu gobernu formularik, eta «eredu guztiak» aztertzeko prest daude oraindik, baina ez dira gainontzeko taldeen erantzunen zain luze egongo, Ortuzarrek esan duenez.Hala, aste honetan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten taldeekin bigarren bilera sorta bat egin nahi du EAJk, joan den astean izandako batzarretanegindako lan proposamenei erantzun diezaieten. Lehenbailehen eratu nahi dute jeltzaleek gobernua, eta horregatik, azkar egin nahi dituzte bilera horiek, Ortuzarren esanetan.

Pozik dago EAJko burua joan den astean taldeekin izandako hartu-emanekin. Haren hitzetan, «ongi joan dira», eta «giro onean» egin dira. Egoera politiko «liskartsua» atzean utzi eta «elkarlana» eta «elkar ulertzea» nagusitu dira batzarretan, azaldu duenez. Bigarren bilera txanda «teknikoagoa» izatea nahi dute jeltzaleek, eta mahai gainean jarritako proposamenen inguruan ados jartzen saiatu nahi dute.

Izan ere, gobernuformulari bainoago, «akordio zabalak» egiteari ematen diote lehentasuna EAJkoek, Ortuzarren arabera. Krisitik irtetea, enplegua sortzea, bakea sendotzea eta estatutu berria lortzea dira EAJren lehentasunak, eta «erronka» horien aurrean talde guztiak «eroso» egoteko moduko formula bilatu nahi dute,buruzagi jeltzaleak dioenez. Hala, gobernu «sendoa eta egonkorra» ez ezik, «eraginkorra» ere eratu nahi dutela esan du.

Ortuzarrek aitortu du egoera ekonomiko zaila kudeatu beharko duela datorren Jaurlaritzak, besteak beste 1.000 milioi euro gutxiago bilduko duelako, eta hargatik «doikuntzak» egin beharko dituela.Hala ere, argi utzi du ez dutela murrizketarik egingo osasunean, hezkuntzan edota gizarte politiketan. Azpimarratu duenez, gobernuak «ahaleginak eta bi» egingo ditu alor ekonomikoan adostasunak lortzeko.

Autogobernua

Ortuzarrek posible ikusten du datorren legealdian erabakitzeko eskubidearen inguruan akordioa lortzea:«EAJ talde guztiekin saiatuko da lortzen akordio hori, abertzale direnekin zein ez direnekin. Hori da gure konpromisoa». PSE-EErekin ere ados jartzeko aukera badela iritzi dio EAJko buruak. Azaldu duenez, duela sei urte Loiolako elkarrizketetan sozialistek «aurrerapauso handiak» eman zituzten autogobernuaren inguruan, eta orduan akordioa lortzekotan egon baziren, orain ere posible izan daiteke. PSE-EEk ez ezik, PPk ere «urratsak» egin beharko ditu gai horretan, haren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.