Asteburuan 45 pertsona inguruk martxa egin dute Algeciras eta Puerto III-ko espetxeetara

Espetxe atarian presoek aldeko ekitaldi bana egin dute, presoen aldeko oihuak eta suziriak botaz. Puerton manifestariak identifikatu zituen Poliziak.

2015eko apirilaren 13a
18:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren deiari jarraituz, Algeciraseko eta Puertoko espetxeetara martxak egin dituzte pasa den asteburuan. 45 lagun inguru elkartu dira, autobus batean, BERRIAri jakinarazi diotenez. 


Autobusa 11:00ak aldera heldu zen Algecirasera, Bilbotik 1.000 kilometro baina gehiagora. "Manifestarien aldeko giroa alaia eta ezin hobea zen. Autobusetik jaitsi, pankarta eta banderolak hartu eta koheteak airera botatzen zituzten bitartean Espainiako Polizia Nazionalak kartzela ondoan ezarritako kordoiraino hurbildu ziren".

Oihuak eta suriziak, hormen gainetik

Martxan parte hartu zuten kideek presoen aldeko leloak oihukatu zituzten espetxe atarian. Gerora jakin zutenez, espetxe barrutik martxaren oihuak eta suziriak entzun ahal izan zituzten presoek. Poliziek manifestariak grabatu zituzten, baina ez zuten inor identifikatu.

Irakurketa politiko batekn amaitu zen Algeciraseko ekitaldia. Ondoren autobusa Puerto de Santa Maríara bidean jarri zen. Autobusaren atzetik Polizia espainolaren autoak joan ziren Puertoraino. Polizia Puerto I-eko kartzela atarian zai zelarik, autobusa zuzenean abiatu zen Puerto III-ko kartzelaraino.

Identifikazioak, Puerto III-n

Algecirasen bezala manifestariek pankarta hartu eta suziriak botaz oihuka egin zuten presoen alde Puerto III-n ere. Han izan zirenen arabera, espetxe barrutik euskarazko leloak entzun ziren, baita preso sozialek poliziei zuzenduriko irainak ere.

Manifestari guztiak identifikatu eta gero, manifestariengana hurbildutako Puerto III-ko preso baten senidea, andaluziar solidario bat barne eta autobuseko txoferrak barne, autobusean igotzerabehartu zituzten eta kilometro luzez eskoltatu zituzten poliziek.

Autobusak Euskal Herrirako bideari ekin zion eta hortxe, Euskal Herrian sartu eta berehala, Guardia Zibilaren kontrol batean geratu zute. Ordu erdiz autobusa geldirik izan zuen Guardia Zibilak eta lagun guztiak identifikatu zituen. Goizeko 4etan heldu zen Bilbora Amnistiaren Aldeko Martxa, nekatuta baina harro eta pozik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.