Mahaika osatzeko helbururantz, aurrera begira bi ildo zehaztu dituzte: falta diren eragileen parte hartzea sustatzeko dinamikak abian jartzea, batetik; eta "edozein prozesuk behar duen bermea ziurtatuko duen nazioarteko sostengua" lortzea bestetik.
Bestelakoan, ekitaldiaren helburua bete zutela azpimarratu dute, eta balorazio oso baikorra egin dute. 700 lagun bildu zirela azpimarratu dute. OHD sinatu duten 55 eragileetako zuzendaritzak izan zirela, 11 eragilek beraien sinadura formalizatu zutela, sinatzaile ez diren eragileek eta parte hartu zutela —CCOO, Udalbiltza, Udalbide, Ezker Batua—, hainbat "pertsonalitate" ere izan zirela, fede emaile eta begiraleen presentzia izan zela, eta "nazioartean jorratzen ari den sostenguaren lekukotasuna" ere egon zela nabarmendu nahi izan dute.
hitzarmenerako mahaia