Datorren astelehenean egingo dira Eibar-Gasteiz errepideko Arabako lehendabiziko lanak, Arlaban-Luku zatian. Arlabango tunelaren obrarako prestakizunen hasiera izango da, hau da, oraingoz lurren mugimendu batzuk baino ez dituzte egingo; uztailean, berriz, hondeamakinak hasiko dira lanean. Zati horrek 36 hilabeteko epea izango du amaitzeko2007ko bigarren seihilekoan amaitzea da asmoa. VIASAk (Arabako Aldundiak sortutako sozietate publikoa errepidea egiteko) atzo jakinarazi zuenaren arabera, Dragados, Yarritu eta FCC enpresek osatutako behin-behineko batasunak egingo ditu lanak.
Astelehenean egingo dira lehen obrak Araban
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu