ekonomia

Astelehenean itxiko dute Gamesaren Altsasuko enpresa

Bihar dute langileek azken eguna enpresaren beste planta batzuetan lanpostua eskatzeko. Astelehenean bertan jakinaraziko diete nor geratuko diren lanik gabe.

2010eko maiatzaren 12a
16:26
Entzun
Gamesaren Agoizko lanpostuak (55) eta Imarkoaingoak (14) dira soilik onargarriak Altsasuko enpresako langileen batzordearen ustez, eskaini dituzten beste 21 "onartzeko zailak dira bizitokiz aldatu nahi ez duten langileentzat". Bihar dute langileek Gamesak eskaini dizkien 90 lanpostuetarako plaza eskatzeko azken eguna. Astelehenean jakinaraziko diete nork duen lanpostua, Altsasuko enpresa ixten duten egun berean.

Gamesak otsailaren 25ean iragarri zuen Altsasuko lantokia itxi eta 150 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientea aurkeztuko zuela. Madrilera eraman zuen espedientea, gainera. Iragarri eta Espainiako Lan Ministerioak onartu egin zuen eskaera.

"Taxuzko arrazoirik ez dago", langileek diotenez, eta Nafarroako Gobernuak enpresa bideragarria dela dioen azterketa kontuan hartu gabeko erabakia dela azaldu dute. Azterketa horren arabera, arazoak momentukoak dira, baina gaindi daitezke. "Kutsu politikoa" dauka erabakiak, langileen ustez, eta Espainiako Gobernuak enpresaren "presioen aurrean amore eman du".

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzen eskutitza ere jaso dute langileek, esanez, ingurua berrindustrializatzeko bideari ekingo diola, baina Ubaldo Sola langileen ordezkariak zehaztu duenez, "ezer ez" dakite plan horri buruz. "Sanzek ez du ezertxo ere zehaztu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.