Nafarroako presidentziarako UPNren eta EH Bilduren hautagaien eztabaida datorren astelehenean izango da, 22:00etan. Javier Esparza eta Adolfo Araizen arteko eztabaida izango da, eta Navarra Television-ek eskainiko du.
Bi alderdiek elkarren artean hala adostuta, ondoko lau ataletan banatuko dute eztabaida: lehen atalean gatazka politikoari buruz ariko dira; bigarrenean ustelkeriaz; hirugarren atalean Nafarroarako dituzten proposamenak aurkeztu beharko dituzte; laugarren eta azken atala Nafarroaren estatus politikoaz hitz egiteko baliatuko dute.
Eztabaida, Adolfo Araizen eskaera baten ondotik etorri da. Burlatako agerraldi batean, Javier Eparzari galdegin zion aurrez aurre baterako, eta honek gonbitea onartu egin zuen.