Maider Aroztegi Miarritzeko (Lapurdi) auzapezak atzo jakinarazi zuen astelehenetik aurrera maskara derrigorrezkoa izango dela hirian, eta Lapurdiko beste hirietako alkateei neurri bera hartzeko eskatu die. Horrez gain, jakinarazi du hondartza nagusia 22:00etatik 06:00ak arte itxita egongo dela; izan ere, azken asteetan liskarrak gertatu dira Miarritzeko hondartzetan.
Neurriak ez errespetatzea isunekin zigor daitekeela berretsi du alkateak: «Hasieran arreta handiagoa jarriko diogu prebentzioari, baina jendeak ez badu errespetatzen, bai, isunak egongo dira».