Donostiako Kontentzioso-Administratiboko 1.go Epaitegiak KTEk ostiralean aurkeztutako erreguzko helegitea onartu du. Epaitegiak 20.000 euro ordainduz gero, Kontxako sailkapen estropadan aritzeko aukera eman zion Astillerori. Orain azken erabakiarekin aurrekoa baliorik gabe gelditu da.
Kantabriako traineruak hiru egun ditu epailearen azken erabakiari helegitea aurkezteko. Ostegunean ikusiko da auzia nola argitzen den.
Arrauna
Astillerok ez du oraingoz Kontxako Banderan aritzeko baimenik
Donostiako epaitegi batek Astillerori Kontxako sailkapen estropadan aritzeko aukera eman zion 20.000 euroko bermea ordainduta. Baina Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak (KTE) erabaki horren kontra jarritako erreguzko helegitea onartu egin du epaileak. Kantabriako (Espainia) taldeak ez du momentuz Kontxako banderan parte hartzeko baimenik. Helegitea aurkezteko hiru egun dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu