Pasa den ostiralean jarri zuten ikurrina Atarrabiako (Nafarroa) udaletxean eta gaur, ikurrina udaletxetik "berehala" kentzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak. Horretarako, aholkularitza juridikoa lanean ari dela adierazi du Nafarroako Gobernuak.
Gainera, Peio Gurbindo (NaBai) Atarrabiako alkateak ikurrina jartzeagatik Alberto Catalan UPNko presidenteordeak haren aurkako erantzukizun penalak eskatu ditzakeela adierazi du. Hala ere, Gurbindok adierazi du ahal duen arte mantenduko duela ikurrina udaletxean.
Catalanen ustez, Gurbindoren jarrerak "zuzenbide estatuari eta sistema demokratikoari iseka egiten dio". Nafarroan indarrean dagoen Sinboloen Legeak ikurrina udaletxeetan jartzea debekatzen du.
Atarrabiako 825. urteurrena ospatu zuten pasa den ostiralean, baita duela 30 urte Atarrabian erreferenduma egin eta atarrabiarrek ikurrina "bandera ofizialtzat" jo zutenetik ere.
politika
Atarrabiako udaletxetik ikurrina kentzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak
Peio Gurbindo Atarrabiako alkateak ikurrina jartzeagatik Alberto Catalan UPNko presidenteordeak haren aurkako erantzukizun penalak eskatu ditzakeela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu