Zehazki, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak zein Guardia Zibilak Espainiako Segurtasun Batzordeak (poliziak koordinatzen dituen erakundeak) aurreikusitako neurriak indarrean jarriko dituztela erabaki dute.
Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agiri bana plazaratu dute Luesmak eta Balzak izan duten elkarrizketaren berri emateko, eta bi erakundeen arteko harremanak onak direla nabarmendu dute batzuek zein besteek. Madrilgo martxoaren 11ko atentatuen ondoren etengabe koordinatuta egon direla azpimarratu dute, eta etorkizunean prebentzio planen jarraipena elkarrekin egitea erabaki dutela.
Polizia