Atez ateko hondakin bilketa ekonomikoki "hondamendia" dela adierazi dute, gaur, prentsaurrean Donostian, Urolakostako eta Debabarreneko mankomunitateetako arduradunek. EAJk agintzen du bi mankomunitate horietan eta azaldu dutenez "gastuak hirukoiztuko" lituzke atez atekoak.
Mikrofono aurrera mankomunitate bakoitzeko presidenteak atera dira. Urolakostatik Lide Amilibia eta Debabarrenetik Manuel Astray. Prentsaurrean izan dira Oñatiko alkatea, Lourdes Idoiaga (EAJ) eta Usurbilgo alkate ohia,Luis María Ormaetxea (H1!). Hondakin kudeaketari buruzko txostenak banatu dituzte bertan.
Txosten horretan adierazi dute atez ateko hondakin bilketa "jasangaitza" dela "gastu ekonomiko neurrigabea" dakarrelako. Sistema hau martxan jartzeak "4,8 milioi euroko gastua sortuko luke Debabarrenan, 4,4 milioikoa Urolakostan". Aldiz, eurek babesten duten bosgarren edukiontzia jartzeak 314.000 euroko gastua izango luke Debabarrenan, 245.000 eurokoa Urolakostan. Edukiontzi hori hondakin organikoak biltzeko izango litzateke.
InguruMENA
Atez atekoa "hondamendia da ekonomikoki", Urolakostako eta Debabarrenako mankomunitateko arduradunen arabera
EAJk agintzen duen bi mankomunitate horietan hondakinak biltzeko sistema hori ezartzeak "gastuak hirukoiztuko" lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu