Atlantikoko ardatzerako egutegia eskatu du EAJk

Trenbide korridorea egiteko plan zehatzari buruzko galderei ez erantzutea egotzi diote Sustapen ministroari

Erredakzioa
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Zeharkako erantzunak baino ez». Jose Blanco Sustapen ministroak hitz lausoekin erantzun die, EAJko ordezkarien arabera, Atlantikoko ardatzeko trenbide egitasmoari buruz egindako galderei. Jose Ramon Beloki diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez, «plan zehatza» eta «egikaritze egutegia» galdegin dizkiote Espainiako Gobernuko ordezkariari, baina hark ez die deus argitu. Sustapen Ministerioa Mediterraneorako planari jaramon egiten ari zaiola azaldu du Belokik, eta bigarren mailan laga duela Atlantikoko ardatzekoa. «Baina bi korridoreek garrantzi berbera dute, biak dira lehentasun».

Kataluniak tren lasterraren geroari buruzko argibideak jaso dituen modu berean Euskal Herriak ere lehenbailehen jaso behar dituela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.