EH Bilduk «oso positibotzat» jo du Xabier Atristain behin-behinean aske uztea, eta erabakiak «aplikazio analogikoa» izan beharko lukeela azaldu du. Atristain herenegun atera zen Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa), Espainiako Auzitegi Nazionalak Giza Eskubideen Europako Auzitegiari men egin ostean. Askapena ospatu du koalizio subiranistak, baina gogoratu du Auzitegi Nazionalak azken urteetan izandako jarrera dela medio «bidegabeko zigor bat» bete dutela Atristainek eta beste ehunka euskal presok.
«Inkomunikazioak tortura gertatzeko beharrezko ingurunabarrak sortzen ditu», salatu du EH Bilduk, eta gehitu Estrasburgoko auzitegiaren ebazpenak adierazten duela «bidezko prozesu baterako eskubidea» ere urratzen duela.
Atristainen epaia antzeko auzietara ireki nahi du EH Bilduk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu